Karaktere berezia
Instalatutako letra-tipoetan aurkitutako ikurren barrutitik karaktereak txertatzen uzten dio erabiltzaileari.
Karaktere bereziak elkarrizketa-koadroan karaktere batean klik egiten denean, aurrebista bat eta karaktereari dagokion zenbakizko kodea bistaratzen ditu.
Letra-tipoa
Hautatu letra-tipo bat, hari lotutako karaktere bereziak bistaratzeko.
Azpimultzoa
Hautatu Unicode kategoria bat uneko letra-tipoarentzat. Hautatutako Unicode kategoriaren karaktere bereziak karaktere-taulan bistaratzen dira.
Karaktere-taula
Egin klik txertatu nahi duzun karaktere berezi(et)an, eta ondoren sakatu Txertatu botoia.
Azken karaktereak
Azken aldian txertatutako karaktere bereziak bistaratzen ditu.
Gogoko karaktereak
Gehitu gogokoei botoiarekin aukeratu diren karaktere bereziak bistaratzen ditu. 16 karaktere arte gorde daitezke gogoko gisa.
Karaktere berezi batean klik bikoitza egitean, dokumentuan txertatuko da.