LibreOffice 7.1 laguntza
Uneko dokumentuko kapitulu-zenbakitzearen zenbaki-formatua eta hierarkia zehazten ditu.
Kapitulu-zenbakitzea paragrafo-estilo bati lotuta dago. Modu lehenetsian, "Izenburua" paragrafo-estiloak (1-10) dagozkien kapitulu- eta eskema-zenbakien mailei (1-10) esleitzen zaizkie. Nahi izanez gero, paragrafo-estilo ezberdinak eslei diezazkiokezu eskema-zenbakiaren mailari.
Zenbakidun izenburuak nahi badituzu, erabili Tresnak – Kapitulu-zenbakitzea menu-komandoa paragrafo-estilo bati zenbakitzea esleitzeko. Ez erabili 'Formatua' tresna-barrako 'Zenbakitzea' ikonoa.
Kapitulu- eta eskema-zenbakien pantaila-bistaratzea nabarmentzeko, aukeratu Ikusi - Eremu-itzaldurak.
Kapituluak zenbakitzeko formatu bat gordetzen edo kargatzen du. Gordetako kapitulu-zenbakitze bat testu-dokumentu guztietarako egongo da erabilgarri.
Kargatu/Gorde botoia kapitulu-zenbakitzeetarako soilik dago erabilgarri. Zenbakidun edo buletdun zerrenda-estiloetarako, aldatu paragrafoen zenbakitze-estiloak.
Aukeratu hautatutako kapitulu-mailari esleitu nahi diozun aurrez definitutako zenbakitze-estiloa.
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hautatutako kapitulu- eta eskema-mailaren uneko ezarpenak gorde ditzakezu. Ezarpen horiek beste dokumentu batetik karga ditzakezu.
Egin klik zerrendako zenbakitze-estilo batean, eta idatzi estiloaren izena. Estiloei esleitutako kapitulu-mailari dagozkie zenbakiak.