LibreOffice 7.1 laguntza
Ordenatzeko aukera osagarriak ezartzen ditu.
Lehendabizi maiuskulen arabera ordenatzen du eta ondoren minuskulen arabera. Hizkuntza asiarrentzat erabilera berezia aplikatzen da.
Asiako hizkuntzentzako oharra: Egiaztatu Maiuskula/minuskula maila anitzeko collation erabiltzeko. Maila anitzeko collation-en, sarreren maiuskula/minuskulei eta diakritikoei ez zaie jaramonik egiten, eta sarreren jatorrizko formak bakarrik konparatzen dira. Ebaluazioaren arabera berdinak badira, diakritikoak kontuan hartuko zaizkie bigarren mailako konparazioan. Formak oraindik ere berdinak badira, formen maiuskulak eta minuskulak, karaktere-zabalera eta japonierako kana hartuko dira kontuan hirugarren mailako konparazioan.
Ez ikusi egiten dio ordenatzeko hautapeneko lehen errenkadari edo lehen zutabeari. Elkarrizketa-koadroaren behealdeko Direkzioa ezarpenak definitzen ditu kontrol-lauki honen izena eta funtzioa.
Uneko gelaxka-formatua mantentzen du.
Ordenatze naturala da letrazko aurrizkia duten zenbakiak zenbakizko elementua kontuan hartuta ordenatzen dituen algoritmo bat, kate arruntak bailiran ordenatu ordez. Adibidez, demagun A1, A2, A3, A4, A5, A6, ..., A19, A20, A21 balio multzoa duzula. Balio horiek gelaxka-barruti batean sartu eta ordenatzea exekutatzen baduzu, A1, A11, A12, A13, ..., A19, A2, A20, A21, A3, A4, A5, ..., A9 moduan ordenatuko dira. Ordenatze-portaera horrek zentzua izan dezake azpitik exekutatzen den ordenatze-mekanismoa ulertzen dutenentzat, baina gainerako erabiltzaileentzat bitxia izango da, ba eta askotan desegokia ere. Ordenatze naturalaren eginbidea gaituta badago, goiko adibideko balioak "behar den moduan" ordenatuko dira, eta ordenatze-eragiketen erabilgarritasuna asko hobetuko da.
Zerrenda ordenatua kopiatzen du zehaztutako gelaxka-barrutian.
Hautatu izendun gelaxka-barruti bat ordenatutako zerrenda agertzea nahi duzun lekuan, edo sartu gelaxka-barruti bat sarrera-koadroan.
Sartu ordenatutako zerrenda agertzea nahi duzun gelaxka-barrutia, edo hautatu izendun barruti bat zerrendatik.
Egin klik hemen eta ondoren hautatu nahi duzun ordenatze-hurrenkera pertsonalizatua.
Hautatu aplikatzea nahi duzun ordena pertsonalizatua. Ordena pertsonalizatzeko, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Calc - Ordenatze-zerrendak.
Hautatu ordenatze-arauen hizkuntza.
Hautatu hizkuntzaren ordenatze-aukera bat. Adibidez, hautatu "telefono-liburua" aukera alemanarentzat, umlaut karaktere berezia sartzeko ordenatzean.
Hautatutako barrutiko zutabe aktiboetako balioen arabera ordenatzen ditu errenkadak.
Hautatutako barrutiko errenkada aktiboetako balioen arabera ordenatzen ditu zutabeak.
Ordenatu nahi duzun gelaxka-barrutia bistaratzen du.