LibreOffice 7.3 laguntza
Erabilgarri dauden bistaratze-moduak zehazten ditu. Ordezko bistaratzea hautatuta, pantailako bistaratzea azkartu dezakezu, zure aurkezpena editatzen ari zarenean.
Laneko arean goian eta ezkerrean erregelak bistaratuko diren zehazten du.
Objektu bat mugitzean gidak bistaratuko diren zehazten du.
LibreOffice aplikazioak hautatutako objektuaren laukitik ateratzen diren puntu-gidak sortzen ditu. Gida horiek laneko area osoa barne hartzen dute eta objektua kokatzen lagunduko dizute.
Aurkezpen- edo marrazki-dokumentu bat irekita badago, funtzio honetara Aukerak barran izen bera duen ikonoaikonoaikonoa erabilita ere sar zaitezke.
Displays the control points of all Bézier points if you have previously selected a Bézier curve. If the All control points in Bézier editor option is not marked, only the control points of the selected Bézier points will be visible.
LibreOffice aplikazioak objektu indibidual bakoitzaren ingerada-marra bistaratzen du objektu hau lekuz aldatzean. Objektu indibidual bakoitzaren ingerada aukera gaituta, helburuko kokalekuan objektu indibidualek gainerako objektuekin gatazkarik duten ikusi ahal izango duzu. Objektu indibidual bakoitzaren ingerada aukera ez baduzu hautatzen, LibreOffice aplikazioak hautatutako objektu guztiak barne hartzen dituen ingerada karratu bat bistaratuko du soilik.